Berriak

Atzealdea Intxurreko palisten eta pilotarien partida bana jokatuko da ostegunean eta ostiralean Elorrin

Ostegunean gomazko paletako neurketa bat ikusi ahal izango da eta ostiralean eskuz binakakoa

2023·02·15


Intxurreko palisten eta pilotarien partida bana ikusi ahal izango dira ostegunean eta ostiralean Elorri pilotalekuan. Ostegunean 20:00etan Udaberri txapelketari dagokion partida izango da gomazko paletan, emakumezko jubeniletan. Intxurreko bi bikote ariko dira elkarren aurka. Ostiralean, kadete gizonezkoen eskuz binakako partida bat jokatuko da 19:00etatik aurrera. Intxurreko eta Upo Mendiko bikoteak neurtuko dira.