Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotari eta palisten bost partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan ostiralean
2022·09·28
Intxurreko pilotariek eta palistek Gipuzkoako txapelketako lehen ligaxkako hirugarren jardunaldiari dagozkien partidak jokatuko dituzte asteburuan. Ostiralean bost partidaz osaturiko jaialdi bat jokatuko da Elorri pilotalekuan. Lau emakumezkoen gomazko paletakoak izango dira eta bat gizonezkoen eskuz binakakoa. Hemen zerrenda:
Irailak 30, ostirala, 17:00etan:
-Gomazko paleta jubenilak: Intxurre-Hernani.
-Gomazko paleta jubenilak: Intxurre-Txulobi.
-Gomazko paleta nagusien bigarren maila: Intxurre-Hernani.
-Gomazko paleta nagusien bigarren maila: Intxurre-Mundarro
-Eskuz binaka nagusien lehen maila: Intxurre-Ospele.