Berriak

Intxurreko pilotariak Udaberri txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan

Eskuz binaka gizonezkoen hiru bikotek eta gomazko paletan emakumezko beste hiruk osatuko dute taldearen ordezkaritza

2021·04·27


Intxurreko pilotariak Udaberri txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan. Intxurreko sei bikote ariko dira lehiaketa berri honetan. Horietatik hiru gizonezkoen eskuz binakakoak izango dira. Kadeteen bigarren mailan eta jubenil zein nagusien lehen mailan ariko dira Intxurrekoak. Beste hirurak emakumezkoak izango dira eta gomazko paletan ariko dira, jubenil mailan. Bikote guztiek bost jardunaldi izango dituen lehen ligaxka jokatzeari ekingo diote asteburuan eta hauek izango dira partidak.

Eskuz binaka kadeteen 2. maila: Intxurre-Eibar

Eskuz binaka jubenilen 1. maila: Lapke-Intxurre

Eskuz binaka nagusien 1. maila: Intxurre-Soraluze

Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre 3-Intxurre 2

Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Mundarro-Intxurre 1