Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotariek asteburuan ekingo diote 2026-2027 denboraldiari
2026·09·09

Intxurreko pilotariek eta palistek asteburuan hasiko dute 2026-2027 denboraldia. Ohiko moduan, Gipuzkoako txapelketa jokatzen hasiko dira eta lehen jardunaldiari begira, ostiralean eta igandean partidak izango dira Elorrin. Ostiralean 19:00etatik aurrera partida bat jokatuko da eta igandean 10:30ean beste bat. Segidan duzue lehen jardunaldi horretako partiden zerrenda:
Irailak 10, osteguna, 19:00etan Ikaztegietan:
-Gomazko paleta binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Intxurre-Soraluze.
Irailak 10, osteguna, 19:00etan Zestoan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Abantzu-Intxurre.
Irailak 11, ostirala, 18:00etan Seguran:
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Aizkorpe-Intxurre.
Irailak 11, ostirala, 19:00etan Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Intxurre-Eibar.
Irailak 12, larunbata, 10:30ean Billabonan:
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Behar Zana-Intxurre.
Irailak 12, larunbata, 18:00etan Oiartzunen:
-Eskuz binaka gizonezko jubenilen bigarren maila: Oiarpe-Intxurre.
Irailak 13, igandea, 10:30ean Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien ohorezko maila: Intxurre-LAPKE.