Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotariek beste bi txapel jantzi dituzte asteburuan

Lau t’erdian Udaberri eta Ekialde txapelketak irabazi dituzte gizonezkoen kadete mailan

2023·06·26


Intxurreko pilotariek beste asteburu oparo bat izan dute. Ostiralean bi final jokatu ziren Alegian. Lehena Udaberri txapelketako gizonezko kadeteen lehen mailakoa izan zen eta bertan Intxurreko bi pilotari aritu ziren elkarren aurka, lau t’erdiaren barruan. Muruak 22 eta 11 irabazi zion Madinari. Bigarren finala ere lau t’erdikoa izan zen. Ekialde txapelketan, gizonezkoen kadeteen bigarren mailan Colladok 22 eta 12 irabazi zion Behar Zanako Zufiriari. Zorionak!!