Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotariek beste final bat jokatuko dute gaur Ikaztegietan

Infantiletan, Azpilikueta eta Ipentza Aretxabaletako bikotearen aurka ariko dira 19:00etan

2025·03·28


Intxurreko pilotariek beste final bat jokatuko dute gaur. Eskuz binaka gizonezko infantiletan, Azpilikuetak eta Ipentzak Aretxabaletako bikotearen aurka jokatuko dute 19:00etatik aurrera Ikaztegietan. Bestelakoan, gomazko paletan buruz buru, Intxurreko Zabalak Tolosan jokatuko du gaur 21:00etan.