Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotariek beste final bat jokatuko dute ostiralean Alegian
2025·03·20
Intxurreko pilotariek beste final bat jokatuko dute ostiralean. Eskuz binaka, kadeteen bigarren mailan, Leok eta Garaikotxeak osaturiko bikoteak Abantzuko bikotearen aurka jokatuko du Elorri pilotalekuan 18:00etan hasiko den jaialdiaren barruan. Jaialdi hori osatzeko, kadeteen hirugarren mailako eta nagusien lehen mailako finalak ere jokatuko dira eta aurrez, infantil mailako eskuz binakako bi partida izango dira atariko modura. Legazpi eta Aretxabaletako bikoteen aurka ariko dira Intxurrekoak, hurrenez hurren.