Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotariek denboraldiko lehen partidak izango dituzte asteburuan

Gipuzkoako txapelketa lehiatzen hasiko dira gizonezkoak eskuz binaka eta emakumezkoak gomazko paletan

2022·09·14


Intxurreko pilotariek asteburuan jokatuko dituzte 2022-2023 denboraldiko lehen partida ofizialak. Gipuzkoako txapelketa izango dute lehen erronka eta Intxurrek parte hartze zabala izango du, zortzi bikoterekin. Lau gizonezkoen eskuz binakako modalitatean ariko dira kadeteen eta nagusien mailetan. Beste lau berriz, emakumezkoen gomazko paletan ariko dira jubenilen eta nagusien mailetan.

Bihar, osteguna, hiru partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan 18:30ean hasita. Bi gomazko paletakoak izango dira eta bat eskuz binakakoa. Hemen zerrenda:

-Eskuz binaka, nagusien lehen maila: Intxurre-Tolosa.

-Gomazko paleta, jubenilak: Intxurre 2-Intxurre 1.

-Gomazko paleta, nagusien bigarren maila: Intxurre 2-Intxurre 1.