Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotariek eta palistek bi txapel lortu zituzten asteburuan

Eskuz binaka Gipuzkoako txapelketan eta palan Udaberri torneoan nagusitu ziren

2023·04·04


Intxurreko pilotariek eta palistek bi final irabazi zituzten asteburuan. Eskuz binaka gizonezkoetan, Garaikoetxeak eta Leok Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten infantiletan, Hernaniko bikoteari 18 eta 6 irabazita. Jaialdi berean, alebin mailakoan ere aritu ziren Intxurrekoak baina 16 eta 3 galdu zuten.

Palan, Ikus pilotarekin, Intxurrek Udaberri txapelketa irabazi zuen finalean Bidaniari 30 eta 26 irabazita. Jubenilen eta nagusien mailan, gomazko paletan, Intxurrek galdu egin zituen finalak. Nagusietan 30 eta 18 Hernaniren aurka eta jubeniletan 30 eta 19 Txulobiren kontra.