Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotariek eta palistek bi txapela lortu zituzten asteburuan

Eskuz binaka Udaberri txapelketa irabazi zuten infantiletan eta gomazko paletan Gipuzkoakoa jubeniletan

2023·06·21


Asteburu oparoa izan da Intxurreko pilotarientzat eta palistentzat. Bi txapela lortu dituzte. Eskuz binaka gizonezkoetan, Udaberri txapelketa irabazi dute infantilen bigarren mailetan. Alegian jokatu zen finalean, Intxurreko Garaikoetxeak eta Leok 18 eta 7 irabazi zieten Aretxabaletako pilotariei. Jaialdi berean alebinen mailako finalean 16 eta 10 galdu zuten Intxurreko Garmendiak eta Azpilikuetak, Pagazpekoen aurka.

Beste txapela emakumezkoen gomazko paletako Gipuzkoako txapelketan lortu zuen Intxurrek. Buruz buru, bost t’erdiaren barruan, jubenilen bigarren mailan, Intxurreko Ugartemendiak 25 eta 8 irabazi zion Behar Zanako Santanori. Jaialdi berean, nagusien bigarren mailan, Intxurreko Agirrek 25 eta 22 galdu zuen Behar Zanako Eizmendiren aurkako finala.

Ostiralean gehiago

Txapel gehiagoren lehian izango dira ostiralean Intxurrekoak. 19:00etan hasita Intxurrekoen parte hartzea izango duten bi final jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Kadeteen bigarren mailan, Collado Ekialde txapelketako finalean izango da. Behar Zanako Zufiriaren aurka jokatuko du. Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketan, gizonezkoen kadeteen lehen mailan, Intxurreko bi pilotari izango dira finalean. Murua eta Madina neurtuko dira.