Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotariek eta palistek Gipuzkoako txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte

Eskuz binaka gizonezko nagusiek gaur jokatuko dute Lazkaon eta gomazko paletan aritzen diren neska nagusiek ostiralean Hernanin

2024·10·30


Intxurreko pilotarientzat Gipuzkoako txapelketa une erabakiorrean sartzen ari da. Eskuz binaka, nagusien ohorezko mailako gizonezkoen bikoteak finalerdia jokatuko du gaur iluntzean Lazkaoko bikotearen aurka Lazkaon bertan. Muruak eta Irazustabarrenak ligaxkako azken jardunaldian lortu zuten txartela eta finalerako bidean azken urratsa ematen ahaleginduko dira.

Gomazko paletan, emakumezko nagusien bigarren mailan ere finalerdia izango dute Intxurrekoek. Hernaniko bikotearen aurka jokatuko dute ostiralean 9:30ean Hernanin bertan eta irabazleak Beotibar izango du aurkari finalean.

Bestelakoan, gainontzeko mailetako pilotariek ere izango dituzte partidak. Etxean jokatu beharrekoak Ikaztegietan gaur bertan jokatuko dituzte. Hauek dira aste honetan izango dituzten partidak:

Urriak 30, asteazkena, 18:00etan Alkizan:

-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Behar Zana-Intxurre.

Urriak 30, asteazkena, 19:00etan Ikaztegietan:

-Eskuz banaka gizonezkoen alebinen bigarren maila: Intxurre-Behar Zana.

-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-LAPKE.

-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Behar Zana.

-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Aizkorpe.

Urriak 30, asteazkena, 19:00etan Lazkaon:

-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: LAPKE-Intxurre.

-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien ohorezko maila: LAPKE-Intxurre.

Azaroak 1, ostirala, 09:30ean Hernanin:

-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Hernani-Intxurre.

Azaroak 1, ostirala, 18:30ean Urnietan:

-Eskuz banaka gizonezkoen alebinen bigarren maila: Urnieta-Intxurre.