Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotariek Euskal Herriko kluben arteko txapelketa irabazi zuten ostiralean

Zizurreko lau t’erdikoan ere txapela lortu zuten eta Euskal Herriko gomazko paletan azpitxapeldun geratu dira

2025·03·10


Asteburu oparoa izan da Intxurreko pilotarientzat. Iragan ostiralean, Harkaitz Muruak eta Aratz Irazustabarrenak Euskal Herriko kluben arteko txapelketa irabazi zuten Bergaran, finalean Irurtzungo bikoteari 22 eta 20 irabazita. Larunbatean, Muruak berak, Zizurreko lau t’erdiko txapela irabazi zuen finala 18 eta 15 irabazita. Gomazko paletan berriz, Euskal Herriko bigarren mailako finala jokatu zuten larunbatean Mallabian Anne Agirrek eta Amaia Zubelzuk. Ezin izan zuten irabazi baina azpitxapeldun geratu dira. Zorionak guztioi!!