Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean Tolosan

Eskuz binaka jubenilen eta nagusien lehen mailako bi bikoteak ariko dira finaletan

2023·11·08


Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean Tolosan. 10:30ean hasiko den jaialdian, Intxurreko eskuz binakako gizonezko nagusien eta jubenil lehen mailetako bikoteak ariko dira finalean. Nagusiek Tolosaren aurka jokatuko dute eta jubenilek Oiarperen aurka.

Intxurreko gainontzeko pilotari eta palisten bost partida jokatuko dira bestetik ostiralean 19:00etan hasita Elorrin. Hemen zerrenda:

-Eskuz banaka gizonezko alebinen bigarren maila: Mugica (Intxurre)-Puldain (Mundarro).

-Eskuz banaka gizonezko alebinen bigarren maila: Altuna (Intxurre)-Arizmendi (Añorga).

-Eskuz banaka gizonezko infantilen bigarren maila: Telleria (Intxurre)-Alejo (Pagazpe).

-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Intxurre-Hernani.

-Gomazko paletan binaka: Intxurre-Zumaia.