Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako partidak izango dituzte asteburuan
2024·10·03
Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketa jokatzen jarraitzen dute. Alegiako pilotalekuko lanek irauten duten bitartean, etxeko partidak inguruko herrietan jokatzen ari dira. Hauek dira asteburuan izango dituzten partidak:
Urriak 3, osteguna, 19:10ean Donostian:
-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Altzatarrak-Intxurre.
Urriak 4, ostirala, 19:00etan Amezketan:
-Gomazko paleta gizonezko jubenilak: Intxurre-Txost.
-Eskuz binaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Intxurre-Eibar.
-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien ohorezko maila: Intxurre-Soraluze.
Urriak 5, larunbata, 9:30ean Billabonan:
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Behar Zana-Intxurre.
Urriak 5, larunbata, 10:00etan Lazkaon:
-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien bigarren maila: LAPKE-Intxurre.