Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako partidak izango dituzte asteburuan
2024·10·10

Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketa jokatzen jarraitzen dute. Alegiako pilotalekuko lanek irauten duten bitartean, etxeko partidak inguruko herrietan jokatzen ari dira. Hauek dira asteburuan izango dituzten partidak:
Urriak 11, ostirala, 17:00etan Billabonan:
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Behar Zana-Intxurre.
Urriak 11, ostirala, 18:00etan Deban:
-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Iruleak-Intxurre.
Urriak 11, ostirala, 19:00etan Aretxabaletan:
-Eskuz binaka gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Aretxabaleta-Intxurre.
Urriak 11, ostirala, 19:00etan Legazpin:
-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien bigarren maila: Legazpi-Intxurre.
Urriak 12, larunbata, 10:00etan Oiartzunen:
-Gomazko paleta gizonezko jubenilak: Txost-Intxurre.
Urriak 12, larunbata, 16:00etan Ikaztegietan:
-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien ohorezko maila: Intxurre-Hernani.