Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako partidak izango dituzte asteburuan
2024·11·06
Intxurreko pilotariek eta palistek Gipuzkoako txapelketako partidak izango dituzte asteburuan. Iragan astean bi finalerdi jokatu zituzten emakumezkoen gomazko paletan eta gizonezkoen eskuz binakakoan. Bietan galtzaile izan ziren. Etxeko partidei dagokienean, aste honetan itzuliko dira Intxurrekoak Alegiako pilotalekura. Ostiralean 19:00etatik aurrera bi partida jokatuko dira. Hemen zerrenda osoa:
Azaroak 8 , ostirala, 18:30ean Urnietan:
-Eskuz banaka gizonezkoen alebinen bigarren maila: Urnieta-Intxurre.
Azaroak 8 , ostirala, 17:45ean Alkizan:
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Behar Zana-Intxurre.
Azaroak 8 , ostirala, 18:00etan Lizartzan:
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Tolosa-Intxurre.
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Tolosa-Intxurre.
Azaroak 8 , ostirala, 19:00etan Alegian::
-Eskuz banaka gizonezkoen alebinen bigarren maila: Intxurre-EPLE.
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Zazpi Itturri.
Azaroak 8 , ostirala, 19:00etan Amezketan:
-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Zazpi Itturri-Intxurre.
Azaroak 9, larunbata, 16:00etan Oreretan:
-Paleta Moelle infantilak: Intxurre-Behar Zana.
-Paleta Moelle infantilak: Behar Zana-Intxurre.