Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako txapelak jantzi dituzte asteburuan

Eskuz binaka, gizonezkoetan, nagusien eta jubenilen lehen mailako finaletan nagusitu dira Intxurrekoak

2023·11·15


Intxurreko pilotarientzat asteburu oparoa izan da. Gipuzkoako txapeldun geratu dira bi mailetan. Gizonezkoen nagusien eta jubenilen lehen mailan, eskuz binaka, Intxurrekoak izan dira nagusi Beotibarren jokaturiko finaletan. Jubenilek Oiarperen aurka jokatu zuten eta Muruak eta Iturriozek 22 eta 10 irabazi zuten Leoneten eta Olaizen aurka. Nagusietan berriz, Eneko Labakak eta Aratz Irazustabarrenak 22 eta 11 irabazi zieten Amianori eta Albenizi. Zorionak!!

Intxurrekoen partidak

Ostiralean Intxurreko pilotarien eta palisten zazpi partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan 18:15ean hasita. Hemen zerrenda:

-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Azpilikueta (Intxurre)-Iparragirre (Intza).

-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Hernani.

-Eskuz banaka gizonezkoen alebinen bigarren maila: Luluaga (Intxurre)-Etxarte (Arkirun).

-Eskuz banaka gizonezkoen alebinen bigarren maila: Agirrezabala (Intxurre)-Lobalos (Alde Zaharra).

-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen lehen maila: Leo (Intxurre)-Zugasti (Hernani).

-Eskuz banaka gizonezkoen infantilen bigarren maila: Mendia (Intxurre)-Hernandez (Hernani).

-Eskuz banaka gizonezkoen jubenilen lehen maila: Murua (Intxurre)-Izagirre (LAPKE).

Argazkia: Ibon Azpilikueta.