Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketarekin emango diote hasiera denboraldiari
2023·09·13
Intxurreko pilotariek asteburuan ekingo diote 2023-2024 denboraldiari. Gipuzkoako txapelketa izango dute lehen erronka eskuz zein gomazko paletan aritzen diren kirolariek. Modalitate bakoitzean launa bikote ariko dira eta lehen jardunaldian bost partida jokatuko dira Alegian. Ostiralean 18:15etik aurrera lau eta larunbatean 10:00etan bat. Hemen duzue partiden zerrenda:
Irailak 15, ostirala, 18:15ean Elorri pilotalekuan:
-Gomazko paleta gizonezko jubenilak: Intxurre-Zumaia.
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Behar Zana.
-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Intxurre 2- Intxurre 1.
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Intxurre-Azkoitia.
Irailak 16, larunbata, 10:00etan Elorri pilotalekuan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-Bergara.