Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotariek txapelketa ezberdinetako finalak jokatuko dituzte asteburuan
2023·03·29
Intxurreko pilotariek eta palistek txapelketa ezberdinetako finalak izango dituzte asteburuan. Larunbatean 18:30ean eskuz binakako gizonezkoen Gipuzkoako txapelketako bi final jokatuko dira Elorrin, Intxurreko pilotarien parte hartzearekin. Alebinen bigarren mailan Intxurre eta Segura neurtuko dira eta infantilen maila berean, Intxurre eta Hernani.
Gomazko paletan aritzen diren neskek Ikaztegietan izango dituzte finalak larunbatean 16:00etan. Infantiletan, Intxurrek Bidaniaren aurka jokatuko du. Jubeniletan Txulobi izango da Intxurreren aurkaria eta nagusietan Hernani.