Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotariek Udaberri torneoko finala jokatuko dute larunbatean Legazpin

Eskuz binaka nagusien lehen mailakoa izango da eta Eibarko bikotea izango dute aurkari

2026·03·25


Larunbatean Udaberri torneoko finala jokatuko dute Intxurreko pilotariek. Eskuz binaka, gizonezko nagusien lehen mailako finala jokatuko da 11:00etatik aurrera Legazpin eta Intxurrek Eibar izango du aurkari. Gainontzean, larunbatean 10:00etan eskuz binakako partida bat ikusi ahal izango da Elorrin. Hemen duzue partida guztien zerrenda:

Martxoak 26, osteguna, 19:00etan Ikaztegietan:

-Gomazko paleta banaka gizonezko nagusien bigarren maila: Altuna (Intxurre)-Manterola (Hernani).

-Gomazko paleta banaka gizonezko nagusien bigarren maila: Zabala (Intxurre)-Egiburu (Beloki).

Martxoak 28, larunbata, 10:00etan Elorrin:

-Eskuz binaka gizonezko alebinen lehen maila: Ataun-Intxurre.

Martxoak 28, larunbata, 11:00etan Legazpin:

-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Eibar-Intxurre.