Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotariek Udaberri txapelketa irabazi dute kadete mailan
Leok eta Garaikoetxeak 22 eta 15 irabazi zioten Abantzuko bikoteari ostiralean Alegian
2025·03·25
Intxurreko pilotariek emaitza bikainak lortzen jarraitzen dute. Ostiralean Udaberri txapelketako hainbat final jokatu ziren Alegian eta horietako batean, eskuz binaka gizonezko kadeteetan, Intxurreko Haritz Leok eta Egoi Garaikoetxeka txapelketa irabaztea lortu zuten. Abantzuko bikotearen aurka aritu ziren eta 22 eta 15 irabaztea lortu zuten. Zorionak!!