Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotariek Udaberri txapelketako hiru final irabazi zituzten asteburuan

Eskuz binaka alebin, kadete eta nagusien mailetan geratu ziren txapeldun Intxurrekoak

2026·04·01


Iragan asteburua oparoa izan zen Intxurreko pilotarientzat. Udaberri txapelketako hiru final irabaztea lortu zuten eta pelota eskolako kideak pozarren dira emaitza hauek lortuta. Oier Bengoetxeak eta Markel Erauskinek lehen mailako alebinen Ekialde finala irabazi zuten. Kadeteetan, lehen mailan, Egoi Garaikoetxeak ere garaipena lortu zuen finalean Behar Zanako Eizagirrerekin bikotea osatuz eta nagusietan, lehen mailan kasu honetan ere, Julen Oiarbide eta Mikel Iturrioz ere txapeldun geratu ziren. Zorionak guztioi!