Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotarien bi partida jokatuko dira ostiralean 19:00etan Elorrin

Gizonezkoen eskuzkoak izango dira biak, lau t’erdikoa bata eta binakakoa bestea

2023·04·19


Ostiralean Intxurreko pilotarien bi partida jokatuko dira 19:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Gizonezkoen eskuzkoak izango dira biak. Lehenengoa infantilen bigarren mailakoa izango da, Udaberri txapelketari dagokiona eta Intxurrek EPLE izango du aurkari. Bigarrena lau t’erdikoa izango da, jubenilen bigarren mailakoa. Intxurreko Onsalo Tolosako Goikoetxearen aurka neurtuko da.