Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien bi partida jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan
Jaialdia 19:00etan hasiko da eta gizonezkoen eskuz binakako partidak ikusi ahal izango dira
2023·09·20
Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako partidak jokatuko dituzte asteburuan. Alegian eskuz binakako bi partida ikusi ahal izango dira ostiralean, irailak 22, 19:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Hemen duzue partiden zerrenda:
Irailak 22, ostirala, 19:00etan Elorri pilotalekuan:
-Eskuz binaka gizonezko jubenilen lehen maila: Intxurre-Abantzu.
-Eskuz binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Tolosa.