Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien bi partida jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan
Gizonezkoen eskuz binakako eta buruz buruko partida bana izango dira 19:00etan hasita
2021·10·19
Asteburuan Gipuzkoako txapelketako partidak izango dituzte Intxurreko pilotariek. Horietatik bi partida Elorri pilotalekuan jokatuko dira ostiralean 19:00etan hasiko den jaialdian. Biak eskuzkoak izango dira eta gizonezkoenak. Buruz buru, alebinetan, Intxurreko Urdanpilletak Ataungo Artzeren aurka jokatuko du. Binaka, nagusien hirugarren mailan, Intxurrek Hernani izango du aurkari.