Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotarien bi partida jokatuko dira ostiralean Elorrin

Jaialdia 18:15ean hasiko da eta eskuzko zein gomazko paletako partidak izango dira

2025·10·15


Intxurreko pilotarien bi partida jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan. Jaialdia 18:15ean hasiko da eta gomazko paletan Intxurrek Eibarren aurka jokatuko du. Ondoren, eskuz binaka, Intxurre eta LAPKE neurtuko dira. Hauxe da partida guztien zerrenda:

Urriak 16, osteguna, 19:00etan Ikaztegietan:

-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-Eibar.

Urriak 17, ostirala, 18:15ean Elorrin:

-Gomazko paletan binaka emakumezko nagusien bigarren maila. Intxurre-Behar Zana.

-Eskuz binaka gizonezko nagusien ohorezko maila. Intxurre-LAPKE.

Urriak 19, igandea, 17:00tan Eibarren:

-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Eibar-Intxurre.