Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien bost partida ikusi ahal izango dira ostiralean Elorri pilotalekuan
2022·02·08
Udaberri eta Gipuzkoako pilota txapelketako partidak izango dituzte asteburuan Intxurreko pilotariek. Ostiralean bost partidaz osaturiko jaialdi bat izango da Elorri pilotalekuan 18:15etik aurrera. Partida guztiak Udaberri txapelketakoak izango dira eta hauxe da zerrenda:
Otsailak 11, ostirala. 18:15ean Elorri pilotalekuan.
Udaberri txapelketa
-Eskuz binaka kadete gizonezkoen bigarren maila: Intxurre-Bergara.
-Eskuz binaka kadete gizonezkoen lehen maila: Intxurre-Zumaia.
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre 1-Intxurre 2.
-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre-Mundarro.
-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre 1-Hernani.