Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien bost partida ikusi ahal izango dira ostiralean Elorri pilotalekuan
2022·02·02

Udaberri eta Gipuzkoak pilota txapelketako partidak izango dituzte asteburuan Intxurreko pilotariek. Ostiralean bost partidaz osaturiko jaialdi bat izango da Elorri pilotalekuan 18:15etik aurrera. Lau partida Udaberri txapelketakoak izango dira eta bat Gipuzkoakoa. Azpian duzue partiden zerrenda:
Otsailak 4, ostirala. 18:15ean Elorri pilotalekuan.
Udaberri txapelketa
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Hernani.
-Eskuz binaka kadete gizonezkoen lehen maila: Intxurre-Ilunpe.
Gipuzkoako txapelketa
-Eskuz binaka alebin gizonezko bigarren maila: Intxurre-Ilunpe.
Udaberri txapelketa
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Behar Zana.
-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre 1-Intxurre 2.