Berriak

Intxurreko pilotarien bost partida jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan

Jaialdia 18:15ean hasiko da eta gomazko paletakoak eta eskuz binakakoak izango dira partidak

2023·02·22


Intxurreko pilotarien bost partida jokatuko dira ostiralean 18:15ean hasita Elorri pilotalekuan. Lehen hirurak gizonezkoen eskuz binakakoak izango dira eta azken biak emakumezkoen gomazko paletakoak. Hemen zerrenda:

Otsailak 24, ostirala, 18:15ean hasita:

Udaberri txapelketa

-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-LAPKE.

-Eskuz binaka gizonezko kadeteen lehen maila: Intxurre-Ilunpe.

-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre 1-Intxurre 2.

-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Behar Zana.

Gipuzkoako txapelketa

-Eskuz binaka gizonezkoen alebin maila: Intxurre 1-Intxurre 2.