Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien bost partida jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan
2019·11·20
Intxurreko pilotarien bost partida jokatuko dira ostiralean 18:30ean hasita Elorri pilotalekuan. Gipuzkoako txapelketakoak izango dira, gizonezkoen mailakoak eta eskuzkoak. Lehen partida alebin mailakoa izango da eta Intxurre eta Oiarpe neurtuko dira. Ondorengo biak infantil mailakoak izango dira eta Hernani eta Behar Zana izango dira Intxurrekoen aurkariak. Azken bi partidak buruz burukoak izango dira. Kadeteen bigarren mailan Intxurreko Onsalo Gaztelekuko Lanzetaren aurka ariko da eta nagusien bigarren mailan Oiarbidek Gaztelekuko Mujika izango du aurkari.