Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotarien bost partida jokatuko dira ostiralean Elorrin

18:00etan hasiko da jaialdia eta eskuz binakako hiru partida eta paletako bi jokatuko dira

2026·02·04


Ostiral arratsaldean Intxurreko pilotarien eta palisten bost partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan. 18:00etan hasiko da jaialdia eta eskuz binakako hiru neurketa eta gomazko paletako bi jokatuko dira. Segidan duzue partida guztien zerrenda:

Otsailak 5, osteguna, 19:00etan Aretxabaletan: 

-Eskuz binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Aretxabaleta-Intxurre.

Otsailak 6, ostirala, 17:00etan Billabonan:

-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Behar Zana-Intxurre.

Otsailak 6, ostirala, 18:00etan Elorrin:

-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Hondarribia.

-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Intxurre-Aizkorpe.

-Eskuz binaka gizonezko infantilen lehen maila: Intxurre-Oiarpe.

-Gomazko paleta banaka gizonezko nagusien bigarren maila: Altuna (Intxurre)-Viana (Beloki.

-Eskuz binaka gizonezko alebinen lehen maila: Intxurre-Oteiza.

-Paleta infantil maila: Intxurre-Txost.

Otsailak 6, ostirala, 19:00etan Mutrikun:

-Eskuz binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Azkia-Intxurre.

Otsailak 6, ostirala, 19:00etan Oreretan:

-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: EPLE-Intxurre.

Otsailak 7, larunbata, 11:00etan Deban:

-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Iruleak-Intxurre.

Otsailak 8, igandea, 10:30ean Lazkaon:

-Eskuz binaka 22 urtez azpiko gizonezkoen maila Euskal Liga: LAPKE-Intxurre.

Otsailak 8, igandea, 11:30ean Zegaman:

-Eskuz binaka gizonezko nagusien ohorezko maila Euskal Liga: Tartaloetxe-Intxurre.