Berriak
Atzealdea

Intxurreko pilotarien eta palisten bi partida jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan

Jaialdia 19:30ean hasiko da eta Udaberri txapelketakoak izango dira bi lehiak

2023·01·25


Intxurreko pilotarien bi partida jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan. 19:30ean hasiko da jaialdia eta gizonezko kadeteen eskuz binakakoa izango da lehena. Udaberri txapelketari dagokion partidan, Intxurre eta Bergarako bikoteak neurtuko dira. Gomazko paletan, emakumezko jubenilen mailan, txapelketa berari dagokion partida jokatuko dute ondoren Intxurrek eta Behar Zanak.