Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotarien eta palisten bost partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan ostiralean eta larunbatean

Gizonezkoen eskuz binakako hiru jokatuko dira ostiralean 19:00etan eta emakumezkoen gomazko paletako bi larunbatean 10:00etan

2022·09·20


Intxurreko pilotariek eta palistek Gipuzkoako txapelketako lehen ligaxkako bigarren jardunaldiari dagozkien partidak jokatuko dituzte asteburuan. Ostiralean gizonezkoen eskuz binakako hiru partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan 19:00etan hasita. Larunbatean berriz emakumezkoen gomazko paletako bi 10:00etan hasita. Hemen zerrenda:

Irailak 23, ostirala, 19:00etan:

-Eskuz binaka kadeteen bigarren maila: Intxurre-Tolosa.

-Eskuz binaka nagusien ohorezko maila: Intxurre-LAPKE.

-Eskuz binaka kadeteen lehen maila: Intxurre-Bergara.

Irailak 24, larunbata, 10:00etan:

-Gomazko paleta jubenilak: Intxurre-Behar Zana.

-Gomazko paleta nagusien bigarren maila: Intxurre-Ataun.