Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien eta palisten partidak jokatuko dira ostiralean Elorrin
2026·02·25

Ostiralean Intxurreko pilotarien eta palisten partidak jokatuko dira 19:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Lehen neurketa paletakoa izango da eta infantil mailan, Intxurrek EPLEren aurka jokatuko du. Ondoren eskuz binaka, kadeteen bigarren mailan, Intxurre eta Aretxabaleta neurtuko dira. Segidan duzue partida guztien zerrenda:
Otsailak 26, osteguna, 18:00etan Altzan:
-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Errepala-Intxurre.
Otsailak 26, osteguna, 19:00etan Ikaztegietan:
-Gomazko paleta binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Mundarro.
Otsailak 26, osteguna, 19:30ean Lazkaon:
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: LAPKE-Intxurre.
Otsailak 27, ostirala, 17:15ean Billabonan:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen lehen maila: Behar Zana-Intxurre.
Otsailak 27, ostirala, 18:00etan Urnietan:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Urnieta-Intxurre.
Otsailak 27, ostirala, 18:15ean Ataunen:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen lehen maila: Ataun-Intxurre.
Otsailak 27, ostirala, 18:30ean Legazpi:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Legazpi-Intxurre.
Otsailak 27, ostirala, 19:00etan Elorrin:
-Paleta infantil maila: Intxurre-EPLE.
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Intxurre-Aretxabaleta.
Otsailak 28, larunbata, 16:00etan Anoetan:
-Gomazko paleta banaka gizonezko nagusien bigarren maila: Altuna (Intxurre)-Luisa (Kuku).