Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotarien eta palisten partidak jokatuko dira ostiralean eta larunbatean Elorrin

Ostiralean eskuzko bost partida izango dira 17:30etik aurrera eta larunbatean palako bi 10:15ean hasita

2026·02·11


Ostiralean eta larunbatean Intxurreko pilotarien eta palisten partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Ostiralean 17:30etik aurrera eskuz binakako bost partida ikusi ahal izango dira eta larunbatean 10:15etik aurrera palako bi. Segidan duzue partida guztien zerrenda:

Otsailak 12, osteguna, 20:30ean Azkoitian:

-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Oteiza-Intxurre.

Otsailak 13, ostirala, 17:30ean Elorrin:

-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Zazpi Itturri.

-Eskuz binaka gizonezko alebinen lehen maila: Intxurre-LAPKE.

-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Tolosa.

-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Intxurre-Bergara.

-Eskuz binaka gizonezko nagusien ohorezko maila Euskal Liga: Intxurre-Lea Ibarra.

Otsailak 13, ostirala, 18:30ean Oñatin:

-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Aloña Mendi-Intxurre.

Otsailak 13, ostirala, 19:00etan Aretxabaletan:

-Eskuz binaka gizonezko infantilen lehen maila: Aretxabaleta-Intxurre.

Otsailak 13, ostirala, 19:30ean Idiazabalen:

-Eskuz binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Atxurbide-Intxurre.

Otsailak 14, larunbata, 10:15ean Elorrin:

-Gomazko paleta binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Zarautz.

-Gomazko paleta banaka gizonezko nagusien bigarren maila: Altuna (Intxurre)-Mitxelena (EPLE).