Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien eta palisten partidak jokatuko dira ostiralean eta larunbatean Elorrin
2026·03·04

Intxurreko pilotarien eta palisten partidak jokatuko dira ostiralean eta larunbatean Elorri pilotalekuan. Ostiralean 17:45ean hasiko da jaialdia eta eskuz binakako lau partida eta paletako bi jokatuko dira. Larunbatean berriz, eskuz binakako eta paletako bana izango dira 10:30etik aurrera. Segidan duzue zerrenda osoa:
Martxoak 6, ostirala, 17:40ean Usurbilen:
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Pagazpe-Intxurre.
Martxoak 6, ostirala, 17:45ean Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen lehen maila: Intxurre-Aizkorpe.
-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre-Txost.
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Oiarpe-Intxurre.
-Eskuz binaka gizonezko infantilen lehen maila: Intxurre-Behar Zana.
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Intxurre-Ilunpe.
-Gomazko paleta banaka gizonezko nagusien bigarren maila: Zabala (Intxurre)-Arandia (Hernani).
Martxoak 6, ostirala, 18:00etan Oiartzunen:
-Paleta infantil maila: Txost-Intxurre.
Martxoak 7, larunbata, 10:30ean Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-Eibar.
-Gomazko paleta banaka gizonezko nagusien bigarren maila: Altuna (Intxurre)-Irizar (Beloki).