Berriak
Atzealdea

Intxurreko pilotarien eta palisten sei partida jokatuko dira asteburuan Elorri pilotalekuan

Ostiralean bost jokatuko dira 18:30ean hasita eta larunbatean bakarra 12:30ean

2023·01·18


Intxurreko pilotarien eta palisten sei partida jokatuko dira asteburuan Elorri pilotalekuan. Ostiralean 18:30etik aurrera gomazko paletako bi eta eskuz binakako hiru partida ikusi ahal izango dira. Gomazko paletakoak Udaberri txapelketari dagozkionak izango dira eta eskuz binakakoak Gipuzkoako txapelketakoak. Larunbatean eskuz binakako partida bakarra jokatuko da, Udaberri txapelketakoa. Hemen zerrenda:

Urtarrilak 20, ostirala, 18:30ean hasita:

-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Txulobi.

-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre 2-Intxurre 1.

-Eskuz binaka gizonezkoen infantil maila: Intxurre-Mundarro.

-Eskuz binaka gizonezkoen alebin maila: Intxurre-Ospele.

-Eskuz binaka gizonezkoen alebin maila: Intxurre-Abantzu.

Urtarrilak 21, larunbata, 12:30ean hasita:

-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien lehen maila: Intxurre-Ilunpe.