Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien eta palisten sei partida jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan
2023·03·08

Intxurreko pilotarien eta palisten sei partida jokatuko dira ostiralean 18:05ean Elorri pilotalekuan. Udaberri eta Gipuzkoa txapelketetakoak izango dira partidak eskuz binaka eta gomazko paletan. Hemen zerrenda:
Martxoak 10, ostirala, 18:05ean:
Gipuzkoa txapelketa
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Pagazpe.
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Abantzu.
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Aretxabaleta.
Udaberri txapelketa
-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien lehen maila: Intxurre-Gazteleku.
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Hernani.
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Behar Zana.