Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien hiru partida ikusi ahal izango dira ostiralean Elorri pilotalekuan
Gizonezkoen eskuz binakako bat eta emakumezkoen gomazko paletako bi jokatuko dira 18:030etik aurrera
2022·01·19
Udaberri pilota txapelketako partidak izango dituzte asteburuan Intxurreko pilotariek. Ostiralean hiru partidaz osaturiko jaialdi bat izango da Elorri pilotalekuan 18:30etik aurrera. Azpian duzue partiden zerrenda:
Urtarrilak 21, ostirala. 18:30ean Elorri pilotalekuan.
Udaberri txapelketa
-Eskuz binaka kadete gizonezkoen lehen maila: Intxurre-Hernani.
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Hernani.
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Txulobi.