Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien hiru partida jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan
2021·12·01
Ostiralean Gipuzkoako pilota txapelketari dagozkion Intxurreko pilotarien partidak ikusi ahal izango dira Elorri pilotalekuan. Guztiak ere gizonezkoen eskuz banakakoak. 19:00etatik aurrera alebin eta jubenil mailetako mutilen buruz buruko hiru partida jokatuko dira.
Ostirala 3, 19:00etan:
-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Ormaetxea (Intxurre)-Aranburu (Ilunpe).
-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Garaikoetxea (Intxurre)-Perez (EPLE).
-Eskuz banaka gizonezkoen jubenilen bigarren maila: Onsalo (Intxurre)-Erauskin (LAPKE).