Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien lau partida ikusi ahal izango dira ostiralean Elorri pilotalekuan
2022·02·15

Udaberri eta Gipuzkoako pilota txapelketako partidak izango dituzte asteburuan Intxurreko pilotariek. Ostiralean lau partidaz osaturiko jaialdi bat izango da Elorri pilotalekuan 18:30etik aurrera. Hauxe da zerrenda:
Otsailak 18, ostirala. 18:30ean Elorri pilotalekuan.
Udaberri txapelketa
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Hernani.
-Eskuz binaka jubenil gizonezkoen bigarren maila: Intxurre-Aretxabaleta.
Gipuzkoako txapelketa
-Eskuz binaka alebin gizonezkoen bigarren maila: Intxurre-Arrasate.
-Eskuz binaka alebin gizonezkoen bigarren maila: Intxurre-Azkoitia.