Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri pilotalekuan
2022·06·01
Intxurreko pilotarien lau partida jokatuko dira asteburuan Elorri pilotalekuan. Guztiak ere Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketakoak izango dira. Lehen fasea amaituta, horiek izan dira kanporaketetara sailkatu diren Intxurreko pilotariak.
Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketa
Ekainak 3, ostirala, 18:15ean hasita:
-Gizonezkoen kadete lehen maila: Murua – Ibarra (Soraluze)
-Gizonezkoen kadete bigarren maila: Collado – Pascual (Hernani)
-Gizonezkoen kadete lehen maila: Iturrioz – Aldazabal (Azkoitia)
Ekainak 4, larunbata, 10:00etan:
-Gizonezkoen nagusien bigarren maila: Oiarbide – Mitxelena (EPLE)
Artola nagusi Agirreren aurka
Iñaki Artolak aurrera jarraitzen du lau t’erdiko San Fermin torneoan. Larunbatean 22 eta 7 irabazi zion Asier Agirreri Zubirin goitik behera nagusi izan zen partida batean. Hurrengo kanporaketa uztailaren 1ean izango du Artolak Irunen. Final laurdenetan buruz buruko txapeldun berria den Unai Lasoren aurka jokatuko du.