Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotarien lau partida jokatuko dira ostegunean ostiralean Elorri pilotalekuan

Ostegunean neurketa bakarra izango da 21:30ean eta ostiralean hiru 18:30ean hasita

2023·09·27


 

Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako partidak jokatuko dituzte bihartik aurrera. Bihar, osteguna, gizonezkoen eskuz binakako partida bat jokatuko da Elorrin 21:30etik aurrera eta ostiralean hiru izango dira jokatuko diren partidak, 18:30an hasita. Hemen duzue partiden zerrenda:

Irailak 21, osteguna, 21:30ean Elorri pilotalekuan:

-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-EPLE.

Irailak 22, ostirala, 18:30ean Elorri pilotalekuan:

-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-EPLE.

-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Hernani.

-Gomazko paleta gizonezko jubenilak: Intxurre-Txost.

-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Beotibar.