Berriak

Atzealdea Intxurreko pilotarien lau partida jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan

Jaialdia 18:15ean hasiko da eta gomazko paletako emakumezkoenak izango dira partida guztiak

2023·02·08


Intxurreko pilotarien lau partida jokatuko dira ostiralean 18:15ean hasita Elorri pilotalekuan. Laurak gomazko paletan aritzen diren emakumezkoenak izango dira, Udaberri txapelketakoak. Hemen zerrenda:

-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Txulobi.

-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Behar Zana.

-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre-Hernani.

-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre-Mundarro.