Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien lau partida jokatuko dira ostiralean Elorri pilotalekuan
Jaialdia 18:10ean hasiko da eta eskuz binakako gizonezkoenak izango dira partida guztiak
2023·02·01
Intxurreko pilotarien lau partida jokatuko dira ostiralean 18:10ean hasita Elorri pilotalekuan. Laurak eskuz binakakoak eta gizonezkoenak izango dira. Lehen hirurak Gipuzkoako txapelketakoak eta azkena Udaberri txapelketari dagokiona. Hemen zerrenda:
-Gizonezkoen alebinen bigarren maila: Intxurre-Aloña Mendi.
-Gizonezkoen alebinen bigarren maila: Intxurre-Legazpi.
-Gizonezkoen infantilen bigarren maila: Intxurre-Behar Zana.
-Gizonezkoen nagusien lehen maila: Intxurre-EPLE.