Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien partida bakarra jokatuko da ostiralean Elorri pilotalekuan
19:00etan hasiko da eta Udaberri txapelketakoa izango da, gizonezkoen jubenil mailan eskuz binaka
2023·01·11

Intxurreko pilotariak Udaberri txapelketa jokatzen hasiko dira 2023a hastearekin batera. Intxurrek bikote ugari izango ditu maila eta modalitate ezberdinetan eta horietako batek Elorri pilotalekuan jokatuko du txapelketako lehen partida, ostiralean 19:00etan. Eskuz binaka, jubenilen lehen mailan, Intxurre eta Ataun neurtuko dira.