Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien partidak ikusi ahal izango dira ostiralean eta larunbatean Elorrin
2025·09·17

Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako partidak izango dituzte asteburuan. Ostiralean 18:15ean hasita hiru partida jokatuko dira Elorrin eta larunbatean 12:00etatik aurrera neurketa bakarra. Segidan duzue partiden zerrenda:
Irailak 18, osteguna, 19:30ean Aretxabaletan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Aretxabaleta-Intxurre.
Irailak 18, osteguna, 20:00etan Añorgan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Añorga-Intxurre.
Irailak 19, ostirala, 18:00etan Zaldibian:
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Gaztelupe-Intxurre.
Irailak 19, ostirala, 18:15ean Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Intxurre-Gaztelupe.
-Gomazko paletan binaka emakumezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Iruleak.
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Intxurre-LAPKE.
Irailak 19, ostirala, 19:00etan Ibaetan:
-Gomazko paletan binaka emakumezko nagusien bigarren maila: Izurun-Intxurre.
Irailak 20, larunbata, 12:00etan Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Intxurre-Behar Zana.
Irailak 20, larunbata, 18:30ean Tolosan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Beotibar-Intxurre.