Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan ostiralean eta larunbatean
2021·10·13
Ostiralean eta larunbatean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Ostiraleko jaialdiak bost partida izango ditu eta 18:00etan hasiko da. Lau gizonezkoen eskuzkoak eta azkena emakumezkoen gomazko paletakoa. Eskuz, infantiletan eta alebinetan buruz buruko partidak jokatuko dira. Infantiletan, Intxurreko Elolak Ataungo Lopezen kontra jokatuko du eta alebinetan Intxurreko Garaikoetxeak Lazkako Harreguy izango du aurkari. Eskuz binaka kadeteen lehen mailako bi partida izango dira eta Zumaia eta Ataun izango dira Intxurrekoen aurkariak. Azkenik, emakumezkoen gomazko paletan, jubeniletan, Intxurrek Hernaniren aurka jokatuko du.
Larunbatean 10:00etan hasiko dira partidak eta lau ikusi ahal izango dira. Bi gizonezkoen eskuz binakakoak eta beste bi emakumezkoen gomazko paletakoak. Eskuz binaka, nagusien ohorezko mailan Intxurrek Tolosaren aurka jokatuko du eta kadeteen bigarren mailan Hernaniren aurka. Gomazko paletan, nagusien bigarren mailan, Hernani eta Mundarro izango dira Intxurrekoen aurkariak.