Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorrin ostegunean eta igandean
2025·10·01

Intxurreko pilotarien partidak ikusi ahal izango dira ostegunea eta igandean Elorri pilotalekuan. Bi egunetan eskuz binakako kadete mailako partida bana ikusi ahal izango dira. Ostegunekoa 18:00etan hasiko da eta igandekoa 19:30ean. Jarraian duzue partida guztien zerrenda:
Urriak 2, osteguna, 18:00etan Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila. Intxurre-Aloña Mendi.
Urriak 3, ostirala, 18:00etan Urnietan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Urnieta-Intxurre.
Urriak 3, ostirala, 19:00etan Oñatin:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Aloña Mendi-Intxurre.
Urriak 3, ostirala, 19:00etan Amezketan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien ohorezko maila. Intxurre-Tartaloetxe.
Urriak 3, ostirala, 19:00etan Olaberrian:
-Gomazko paletan binaka emakumezko nagusien lehen maila. Oiangu-Intxurre.
Urriak 3, ostirala, 19:30ean Zaldibian:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Gaztelupe-Intxurre.
Urriak 4, larunbata, 10:00etan Billabonan:
-Gomazko paletan binaka emakumezko nagusien bigarren maila. Behar Zana-Intxurre.
Urriak 4, larunbata, 11:00etan Zarautzen:
-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Zarautz-Intxurre.
Urriak 4, larunbata, 12:15ean Andoainen:
-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Gazteleku-Intxurre.
Urriak 4, larunbata, 17:00etan Azpeitian:
-Gomazko paletan binaka gizonezko kadeteak. Ilunpe-Intxurre.
Urriak 5, igandea, 19:30ean Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila. Intxurre-Arrasate.