Berriak
Atzealdea Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorrin ostiralean eta larunbatean
2025·10·08

Intxurreko pilotarien partidak ikusi ahal izango dira ostiralean eta larunbatean Elorri pilotalekuan. Ostiralean 18:10ean hasita lau partida ikusi ahal izango dira eta larunbatean hiru 10:00etatik aurrera. Jarraian duzue partida guztien zerrenda:
Urriak 9, osteguna, 19:00etan Zubietan:
-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Zubieta-Intxurre.
Urriak 9, osteguna, 20:00etan Lazkaon:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien ohorezko maila. LAPKE-Intxurre.
Urriak 10, ostirala, 18:10ean Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-Hernani.
-Gomazko paletan binaka emakumezko nagusien lehen maila. Intxurre-Hernani.
-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-Azkia.
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-Oiarpe.
Urriak 10, ostirala, 19:00etan Añorgan:
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila. Añorga-Intxurre.
Urriak 11, larunbata, 10:00etan Elorrin:
-Gomazko paletan binaka gizonezko kadeteak. Intxurre-Altzatarra.
-Gomazko paletan binaka emakumezko nagusien bigarren maila. Intxurre-Errepala.
-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-Aloña Mendi.
Urriak 12, igandea, 10:30ean Oiartzunen:
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila. Oiarpe-Intxurre.